Garraiobide publikoak
Euskotrenek udako ordutegia abiatu du kostaldeko lineak bultzatuta
EITB Media
Zehazki, Debabarrena, Urdaibai eta Gipuzkoako kostaldeko lineak indartuko dituzte, herritarrek hondartzara joateko aukera izan dezaten.
Euskotrenek udako ordutegiari ekin dio bere trenbide guztietan, Bilboko Metroaren 3. linean eta Usansoloko Ospitalerako autobus-anezkan.
Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoak ohar batean jakinarazi duenez, uda iristearekin batera, Euskotrenek eskaintza egokitu du "udako beharrak asetzeko". Horrela, trenen zerbitzu erregularra indartu egingo da hondartzak dituzten kostaldeko herrietara joatea errazteko.
Zehazki, Debabarrenan (Gipuzkoa) trenen eskaintza handituko da Debako hondartzarako sarbidea errazteko, eta asteburuetako eta jaiegunetako zerbitzuak indartuko dira Urdaibaira (Bizkaia) joateko Bilbo-Bermeo linearen bitartez. Gipuzkoan, gauza bera egingo dute Donostia-Zumaia aldera eta topoan Donostiara (Irun-/Amara eta Altza/Amara) joan nahi dutenentzat.
Halaber, Usansoloko (Bizkaia) geltokiaren eta ospitalearen arteko tren-bus zerbitzuaren ordutegia aldatu egingo da autobusen irteerak eta helduerak egokitzeko trenak igarotzeko orduan.