Gipuzkoa
Sutea piztu da Arastortz mendian, Ataun eta Zaldibia artean
EITB MEDIA
Gipuzkoako suhiltzaileak itzaltze-lanetan dabiltza, 11:00ak aldera herritarrek abisua eman ostean. Dirudienez, Aralarko Parke Naturaletik oso gertu piztu da sutea, baina momentuz sugarrak ez dira parkeko lurretan sartu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Mendi-sutea piztu da Arastortz mendian, Ataun eta Zaldibia arteko mugan (Gipuzkoa). Gipuzkoako suhiltzaileak itzaltze-lanetan dabiltza, 11:00ak aldera herritarrek abisua eman ostean. Aralarko Parke Naturaletik oso gertu piztu da sutea, baina momentuz sugarrak ez dira parkeko lurretan sartu.
Zaldibiako Udalak eitb.eus-i adierazi dionez, haize handia dabil eta eremua oso lehor dago. Gainera, tokia oso malkartsua da, eta suhiltzaileek arazoak dituzte bertara iristeko.
Suteak Ataun, Lazkao eta Zaldibia arteko Arrastortz mendiko 10 hektarea ingururi eragin die, Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi duenez.
Estitxu Mujika Zaldibiako alkateak Euskadi Irratian egindako adierazpenetan azaldu du herrian kea eta erre usaina nabarmenak direla, eta "kezkaz" jarraitzen ari direla jazoera. Sutea inguruko herri askotatik ikus daiteke.
Egoerak berdin jarraitzen du iluntzean, Mujikak eitb.eus-i jakinarazi dionez, eta suteak piztuta dirau.
20:00etan, inguru horretan lanean jarraitzen zuten, eta datozen orduetarako sutearen fronte desberdinetan lanean jarraitzea dute aurreikusita, itzaltzen saiatzeko.
Oraingoz, ez dute inguruko baserririk hustu behar izan.
#SUA Arastortz mendian #Zaldibia.ko mugan Intzartzu inguruan, suhiltzaileak jakinaren gainean daude. @goierriHitza pic.twitter.com/MBXwbfrBzt
— Zaldibiako Udala (@zaldibiaeus) June 18, 2022