Kargatzen...
Itxi

NAFARROA

Sendaviva parkea hustu dute Arguedasen piztu den suteagatik

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Parkeko iturriek jakinarazi dute "badazpada" 2.500 erabiltzaile inguru atera dituztela gune horretatik. Nafarroako Erribera osoa alerta gorrian dago muturreko tenperaturak direla eta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Sua piztu da Arguedasko Sendaviva parketik gertu. Hori dela eta, Bardeetako parke naturaletik gertu dauden atrakzio horietan igarotzen ari ziren 2.500 erabiltzaile inguru parketik hustarazi behar izan dituzte.

Parkeko iturriek adierazi dutenez, sua 15:30ak aldera piztu da, "oso gertu dagoen eremu batean", Bardeetan. Hori dela eta, zuzendaritzak "badaezpada eta bisitarien segurtasuna bermatzeagatik" hustu du, baina hustea "inolako arazorik gabe" gertatu da.

Garrek, gainera, Bideko Autobia ixtea eragin dute, 9. eta 18. kilometroen artean, bi noranzkoetan, eta baita NA-1110 errepidea ere (Galar-Viana) 0 eta 17 kilometroen artean, bi noranzkoetan. NA-601 errepidea (Campanas-Lerín) ere itxita dago 4. kilometroan, Gareserako noranzkoan.

Egoeraren larritasuna dela eta, gobernu foralak laguntza eskatu dio berriz ere Estatuari aireko baliabideak jartzeko, baita Larrialdietako Unitate Militarrarenak ere; izan ere, Nafarroan dauden suhiltzaile guztiak lanean ari dira uneotan hiru sute ezberdin kontrolatzeko.

Nafarroako Gobernuko iturriek adierazi dutenez, suteetako bat Obanos eta Legarda udalerrien artean dago, eta bertako bizilagun batzuk etxeak utzarazi dituzte sua gertu dagoelako, baina oraingoz ez da kalte pertsonalik izan.

Bestalde, bero handiak berriro piztu ditu Olleta eta Leoz herrien artean kontrolatutzat jotako sutearen garrak.

Albisteak (2)

Bideoak (2)