Kargatzen...
Itxi

Suteak Nafarroan

Lagun bat atxilotu dute Aragoin, Esako urtegiko sutearekin lotuta

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Garrak Zaragozako herri abandonatu batean piztu dira arratsaldean eta Esako urtegiaren eta Leireko Monasterioaren ingururaino iritsi dira.  

Your browser doesn’t support HTML5 video

Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du Tiermas udalerri abandonatuan -Zaragoza- sortu eta Esako urtegiraino iritsi den sutearekin zerikusia duelakoan.

Aragoiko Gobernuak baieztatu du atxiloketa bat izan dela eta sua nahita piztutakoa izan dela uste dutela, Heraldo de Aragon egunkariak zabaldu duenez.

Nafarroako eta Aragoiko larrialdi zerbitzuetako langileak elkarlanean ari dira sutea itzaltzeko. Arratsaldean, suebakia egin dute garrak Leireko Monasteriora heltzea ekiditeko eta Pirinioko Autobidea itxi dute bi erkidegoen arteko mugan.

Bideoak (1)