Itxi

Iruña

Gurutze Gorriak Iruñeko egoitzaren aurkako pintaketak salatu ditu

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Fatxadaren beheko solairu osoa, Aralar kalean hasi eta garajeko ateraino, "pintura beltzez zikinduta" agertu da.

Pintaketak Iruñeko Gurutze Gorriaren horman. Argazkia: Gurutze Gorria.

Gurutze Gorriak Iruñeko egoitzan bart izandako "ekintza bandalikoak" salatu ditu Udaltzaingoan. Arduradunek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, instalazioetatik alde egin zuen azken pertsonak, 23:30 aldera, egiaztatu zuen "fatxadaren beheko solairu osoa", Aralar kalean hasi eta Leyre kaleko tarte horren erdian dagoen garajeko ateraino, "pintura beltzez zikinduta" zegoela.

Twitterren ere salatu dute, honako hau jarrita: "Salatzen ditugu Nafarroako Gurutze Gorriaren egoitzak bart jasan dituen ekintza bandalikoak".


Gurutze Gorriak nabarmendu duenez, elementu kaltetuen artean, sarbideaz gain, Gurutze Gorriak Iruñeko bide publikoan jarri zuen lehen desfibriladore erdiautomatikoa dago.

Bere esanetan, gertakari hori "ulertezina da, azken egunotan boluntarioek Nafarroan deklaratutako baso-suteen aurrean egiten ari diren lan handia eta gizartearen edozein premiaren aurrean duten eskuragarritasuna tindatzen baititu".

Pintaketak Iruñeko Gurutze Gorrian.