Kalamuaren legalizazioa
Kalamua helburu terapeutikoekin erabiltzea onartu du Kongresuko Osasun Batzordeak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kalamua hartzeko errezeta duten pazienteei kalamu kukuluak hazteko baimena ematea ere proposatu zuten Unidas Podemosek, ERCk eta EH Bilduk, baina neurria, azkenean, ez dute ebazpenean sartu.
Espainiako Kongresuko Osasun eta Kontsumo Batzordeak kalamua helburu terapeutikoekin erabiltzeko araudi bat egitea onartu du.
Ekimenaren alde bozkatu dute PSOEk, Unidas Podemosek, Ciudadanosek, EAJk eta PDeCATek; ERC eta EH Bildu abstenitu egin dira; eta PPk eta Voxek kontra bozkatu dute. Testua ez dute berriro bozkatu beharko Kongresuko osoko bilkuran.
Kalamua hartzeko errezeta duten pazienteei kalamu kukuluak hazteko baimena ematea ere proposatu zuten Unidas Podemosek, ERCk eta EH Bilduk, baina neurria, azkenean, ez dute ebazpenean sartu.
"Ehunka mila dira kalamua osasun arrazoiengatik hartzen dutenak. Hori ez badugu kontuan hartzen, lege honek ez die pertsona horiei guztiei erantzungo. Aurrerapauso bat eman dugu, baina paziente asko lege honetatik kanpo geratuko dira", Iñaki Ruiz de Pinedo EH Bilduko diputatuak.
Lucia Muñoz Dalda Unidas Podemoseko ordezkariak ere deitoratu du kalamua landatzeko aukera aitortu ez izana ebazpenean. "Legea oso murriztailea bada eta merkatu ilegalera jotzeko alternatibak baldin badaude, ez dugu arazoa errotik konponduko", adierazi du.
Edonola ere, gaurko akordioa "positiboa" dela esan du, eta egitasmoa "urratsa" dela azpimarratu du.