SEGURTASUNA
Euskaltelek bere alarma zerbitzua jarri du martxan
EITB MEDIA
Alarmek abisua emango diote Ertzaintzari arazoren bat antzemanez gero. Halaber, smartphonetarako aplikazio baten bidez, erabiltzaileek une oro jakin ahal izango dute zer gertatzen ari den beren etxeetan.
Euskaltelek Euskaltel Alarmak zerbitzua aurkeztu du astelehen honetan. Telekomunikazio enpresaren arabera, 320.000 euskaldunek baino gehiagok beren etxeak edo negozioak babestu ahal izango dituzte zerbitzu horri esker.
Euskaltelen sistema alarmak jasotzeko zentral batera konektatuta egongo da, eta berehala abisatuko dio Ertzaintzari bidegabe sartzeko saioren bat, inhibizio-saiakeraren bat edo sabotajeren bat antzemanez gero.
Gainera, erabiltzaileek une oro jakin ahal izango dute zer gertatzen ari den beren etxeetan, zaintza-kamerak denbora errealean ikusteko aukera izango baitute smartphonetarako aplikazio baten bidez.
El Corte Inglesen SICOR alarma-zerbitzua arduratuko da segurtasun-sistemak instalatzeaz, mantentze-lanak egiteaz, alertak monitorizatzeaz eta Ertzaintzarekiko konexioaz.