Itxi

Sutea Bizkaian

Arrigorriagan bart piztutako sutea kontrolpean dute suhiltzaileek

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Leer en Castellano

Suaren ondorioz, BI-625 errepidea itxita egon da ordu batzuez, baina dagoeneko zabalik dago. Moiordin eta Martiartu auzoen artean piztu dira garrak. Suhiltzaileak lekuan daude oraindik gunea freskatzen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bizkaiko suhiltzaileek bart Arrigorriagan (Bizkaia), baso eremu batean, piztutako sutea kontrolpean hartzea lortu dute, erakunde horretako iturriek Twitter sare sozialean jakinarazi dutenez. 

Sua 22:00ak aldera piztu da Moiordin eta Martiartu auzoen artean. Suhiltzaileek lan egiteko modua izan zezaten, handik gertu dagoen BI-625 errepidea (Bilbo Urduñarekin lotzen duena) itxi behar izan dute, baina goizean irekita zegoen jada.  

Bizkaiko suhiltzaileetako hainbat kide lekuan bertan daude eremua freskatzen eta behin betiko amatatzeko lanetan. 

Bizkaiko barnealdea alerta laranjan dago gaur baso suteen arriskua tarteko.

Albisteak (1)

Bideoak (1)