BIZKAIA
Euskal Encounterren bigarren eguna Barakaldoko BECen
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Topaketak sormen digitala, software librea, hardwarea eta bideo-jokoak bilduko dituzten hainbat jarduera eskainiko ditu. Gainera, hitzaldiak eta tailerrak izango dira hainbat gaien inguruan, horien artean, metabertsoa, errealitate areagotua eta adimen artifiziala.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Larunbat honetan bigarren eguna du Euskal Encounter topaketa teknologikoak, eta, igandera arte, 300 jarduera baino gehiago eskainiko ditu BECen.
Topalekuak formatu originala berreskuratu du, eta milaka lagun bilduko ditu 34.000 metro karratutan.
Aurtengoak, 30. edizioak, 3.000 ordenagailu baino gehiago izango ditu eta sormen digitala, software librea, hardwarea eta bideo-jokoak bilduko dituzten hainbat jarduera eskainiko ditu.
Gainera, sail berri bat estreinatuko da, streamingarena. Halaber, publiko zabalari irekitako guneak hitzaldiak eta tailerrak eskainiko ditu honako gai hauen inguruan: metabertsoa, errealitate areagotua, adimen artifiziala, segurtasun informatiboa eta ibilgailu elektronikoak.
Interneteko konexioak 60 Gbps-ko abiadura izango du.