Itxi

Bizkaia

Sute batek Sondikako lantegi bat suntsitu du

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Astar plastikoak birziklatzeko enpresan piztu da sua, goizaldean. Lantegiaren teilatua erori egin da, eta kalte material handiak daude. Zorionez, ez da inor zauritu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bizkaiko lau parketako suhiltzaileak lanean ari dira bart Sondikako (Bizkaia) Astar enpresan piztu den sutea amatatzeko, Bizkaiko Suhiltzaileek Twitterren jakinarazi dutenez. Suak lantegia kiskali du, eta teilatua erori egin da. 

Garrak 03:00etan piztu dira Zangroiz industriaguneko enpresa horretan (plastikoa birziklatzen du). 

Zorionez, ez da inor zauritu (hutsik zegoen) baina kalte material ugari daude. Garrek lantegiaren instalazioak erabat kiskali dituzte, eta, gainera, teilatua behera etorri da.

Lantegian bilduta zeuden produktuen ezaugarriak tarteko, ke zutabe handia zabaldu da, oso toxikoa. 

Suhiltzaileek kontrolpean dute jada, baina, orain, garrak inguruko pabiloietara ez zabaltzeko lanetan ari dira. 

Aurten, enpresa horretan pizten den bigarren sutea da. Gainera, iaz ere beste sute bat izan zen lantegian.

Bideoak (1)