Itxi

Bilera Alkizan (Gipuzkoa)

Castillo Suarez eta Paula Kasares, Patxi Zabaletak Euskaltzaindian utzitako hutsunea betetzeko hautagaiak

EiTB Media

Leer en Castellano

Euskaltzain berria aukeratzeko bozketa irailean egingo du erakundeak.

Castillo Suarez idazlea eta Paula Kasares soziolinguista. Irudia: Euskaltzaindia

Castillo Suarez idazlea eta Paula Kasares soziolinguista euskaltzain izateko hautagai bezala aurkeztu ditu Euskaltzaindiak ostiral honetan, Alkizan (Gipuzkoa) egindako osoko bilkuran. Patxi Zabaletak utzitako hutsunea beteko du euskaltzain berriak.

Euskaltzaindiak gogorarazi duenez, euskaltzain nafarra emeritu izatera pasa zen maiatzaren 20an. Baztango udaletxean, maiatzaren 21ean, egindako bileran hautagaiak aurkezteko epea zabaldu zuten.

Euskaltzain berria aukeratzeko bozketa irailean egingo du erakundeak.

Castillo Suarez Garcia (Altsasu, Nafarroa, 1976) Euskal Filologian lizentziaduna eta toki-administrazioko euskara teknikaria da ogibidez. Lan literarioari dagokionez, batez ere olerkia idatzi ditu: Souvenir (2008, Elkar), Urtebetetze festa (2012, Elkar) eta Irautera (2019, Elkar).

Paula Kasares Corralesek (Iruñea, Nafarroa, 1969) bere ibilbide akademiko eta profesionala soziolinguistika arloan egin du. 2013an Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA) doktoratu zen, eta filologia, antropologia eta hizkuntza plangintzan graduak zein graduondoak egin ditu. 1994an, euskararen normalizaziorako teknikari bezala lanean hasi zen.