Kargatzen...
Itxi

Frantziako Tourra

2023ko Frantziako Tourraren trofeoa Bilbora iritsi da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Julian Sanz eta Ziortza Villa txirrindulariak igandean atera ziren Parisetik eta 1.000 kilometrotik gora egin dituzte Frantziako Tourraren trofeoa Bilboraino ekartzeko. Aurrez, Donostiatik, Gasteiztik eta Zornotzatik pasatu dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

2023ko Frantziako Tourraren trofeoa Bilbora iritsi da gaur gauean, Julian Sanz eta Ziortza Villa txirrindularien eskutik, Bizkaiko hiriburuan hasiko baita datorren urtean lasterketa handia.

Bi txirrindulariak igandean atera ziren Parisetik, eta, 1.000 kilometro baino gehiago egin ostean, 21:00ak aldera iritsi dira Guggenheim Museoaren parera. Han egin diete harrera, eta, ekitaldian, besteak beste, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak hartu dute parte.  

Bilbora heldu aurretik, Donostian, Gasteizen eta Zornotzan gelditu dira eta harrera instituzionalak egin dizkiete.

Datorren urteko Frantziako Tourraren lehenengo etapa -uztailak 1- Bilbon hasi eta Bilbon amaituko da. Bigarrenak Gasteizen izango du abiapuntua eta Donostian bukatuko da. Hirugarren etapa, berriz, Zornotzan abiatuko da eta Ipar Euskal Herriraino joango da, oraingoz non amaituko den zehaztu ez badute ere.

 

Bideoak (3)