Itxi

Zirkulazioa Donostian

Honela eragingo du 2022ko Donostiako Klasikoak hiriburuko zirkulazioan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lasterketa larunbatean egingo dute, uztailaren 30ean, eta hainbat neurri izango dira indarrean horregatik, bereziki hiriko erdialdean.

2019ko Klasikoaren irudi bat. Argazkia: EFE.

Larunbatean, uztailak 30, Donostiako Klasikoa egingo dute, eta, hori dela eta, zirkulazioaren gaineko hainbat neurri hartuko dituzte gipuzkoar hiriburuan, bereziki hiriko erdialdean. Besteak beste, Boulevard guztiz itxita izango da ibilgailuentzat ostiraletik, alegia, uztailaren 29tik, 9:00etatik, larunbateko 20:00etara arte.

Hala, ostiral honetako 9:00etatik larunbateko 20:00etara arte Boulevard ibilgailuentzat guztiz itxita egongo da, Legazpi kaletik Hernani kalearen hasieraraino. Dena den, ostiralean, 12:00etatik 14:30era, eta 20:15etik aurrera, larunbateko 7:30era, inguruko egoiliarrak eta taxiak Boulevardetik pasa ahal izango dira.

Bestalde, lasterketaren egunean, uztailaren 30ean, 9:30etik Colon pasealekutik, Boulevard, Hernani, Andia kalea eta Askatasunaren Hiribideraino zabalduko den eremua ere itxi egingo dira. Itxiera hau 12:00etara arte mantenduko da.

Uztailaren 29an, zamalanak 9:00etatik 11:30era baimenduko dira, baina ez 30ean.

Lasterketaren irteera dela eta, 11:00etatik 12:00etara Boulevard, Hernani kalea, Askatasun Hiribidea, Zubieta Antiguarantz abiatzerakoan, guztiz itxita izango da. Lasterketa Boulevardera 17:15 aldera iristea aurreikusten da.

Lasterketaren iritsierak hiriko sarreretan aldizkako hainbat mozketa eragingo ditu: Ategorrieta, Nafarroa eta Zurriola Hiribideak, Zurriola zubia, Erregina Erregeordea, Zubieta, Zumalakarregi (Añorgarantz), Tolosa hiribidea (Añorgarantz), Igara eta Igeldo igoera eta jaitsiera. 15:30etik aurrera, trafikoa moztea aurreikusten da.

Mozketak eragin zuzena izango du garraio publikoan, eta baita gainerako trafiko osoan ere.

Parte Zaharreko egoiliarrak

Ostirala, hilak 29

12:00etatik 14:30era eta 20:15etik hilaren 30eko 7:30era, herritar guztientzat itxita egongo bada ere, eragindako egoiliarrei Boulevardetik sartzeko baimena emango zaie.

9:00etatik 12:00etara eta 14:30etik 20:15era, honako ibilbidea egin beharko dute: Erregina Erregeordea - Boulevard - Legazpi - Peñaflorida - Hernani - Ijentea – Kanpandegi.

Larunbata, hilak 30

Sartzeko

7:00etatik eta helmuga-desmuntatzea egin arte: Salamanca pasealekua - Soraluze – Abuztuaren 31 - Nagusia - Portu – Mari.

Ateratzeko

7:00etatik 12:00etara: Kanpandegi – Koruko Ama Birjina - Mari - Portu - Nagusia -Abuztuaren 31 - Soraluze - Aldamar – Zurriola.

13:30etik 16:00etara: ibilbide arrunta.

17:30etik 20:00etara: Kanpandegi - Koruko Ama Birjina - Mari - Portu - Nagusia- Abuztuaren 31- Soraluze - Aldamar - Zurriola

20:00etatik aurrera: ibilbide arrunta.

Pasealeku Berria

Uztailaren 30ean, Pasealeku Berria trafikoari, oinezkoei eta bizikletei itxita egongo da 7:00etatik 20:00etara arte. Itxiera lehenengo biribilgunetik (Argazkilari Elkartetik) aurrera Aquariumera arte egingo da. Dena den, uztailaren 29ko 20:00etatik aurrera ibilgailuentzako sarrera itxi egingo da.

Argazkilari Elkartetik biribilgunera arte dagoen errepide zatia irekita egongo da.

Igeldo

Uztailaren 30ean, larunbatean, Igeldora igo nahiz beheratzeko bideek eta Donostiako erdialdekoek trafiko-mozketak jasango dituzte. Zehazki, trafikoa moztuta egongo da Igeldo, Cristobal Balenciaga eta Aita Orkolaga pasealekuetan, 15:30etik 17:30era, goranzko norabidean, eta 16:00etatik erratz-autoa pasatzen den arte, 17:30ak inguru, beheranzkoan.

TAO

Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek baimena izango dute beraien ibilgailuak aparkaleku mugatuko guneetako edozein sektoreetan  aparkatzeko, uztailaren 14tik irailaren 30era arte, biak barne. Hauek destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinak izango dituzte.

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Garraio publikoa

Hiriko autobusek aldaketak izango dituzte. Hemen da informazioa.

Taxiak

Ez da taxi-geralekurik egongo Boulevarden.

Lurpeko Aparkaleku Publikoak

Donostiako Klasikoko antolakuntzak emandako informazioaren arabera hauek dira, uztailaren 30ean, lurpeko aparkalekuek jasango dituzten aldaketak:

Boulevard Aparkalekua

Irteera

Boulevard itxita 7:00etatik 12:00etara eta 15:30etik 18:30era.

Sarbidea

Erregina Erregeordearen kalea eta Boulevard itxita, 15:30etik 18:30era.

Bertakoentzat Boulevardeko sarrera eta irteerak, itxita 11:30etik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era.

Ibilgailuak aparkalekutik egoiliarren sarrera erabiliz irtengo dira, 7:00etatik 12:00etara, gutxi gorabehera. 15:30etik 17:30era irteera itxita egongo da. Lasterketa iristen denetik eta desmuntatzea amaitzen den arte, berriro ere, egoiliarren sarreratik irtengo dira.

Alderdi Eder Aparkalekua

Irteera

Hernani kalea itxita 10:15etik 11:45era eta 15:30etik 18:30era.

Sarbidea

Hernani kalea itxita, 8:00etatik 20:00etara.

10:15etik 11:45era eta 15:30etik 18:30era ezingo da aparkalekutik atera ala sartu.

Kontxa Aparkalekua

Irteera

Miramar kalea eta Askatasun hiribidea, itxita 10:45etik 12:00etara eta 15:30etik 18:30era.

Sarbidea

Andia kalea eta Askatasun hiribidea, itxita 10:45etik 12:00etara eta 15:30etik 18:30era.

Okendo Aparkalekua

Sarbidea eta irteera

Erregina Erregeordearen kaletik itxita 15:30etik 18:30era.

Albisteak (1)