Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa Radio Euskadin

Izaskun Landaida: "Ziztadengatik kezkatuta gaude, baina zuhurtziaz jokatu behar dugu"

A. G.| T. S. J. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Emakundeko zuzendariaren hitzetan, ziztadek emakumeen askatasuna mugatzen dute, eta jazoera horien gainean "zuhurtziaz eta zorrotasunez" informatu behar da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Radio Euskadiko "Crónica de Euskadi Fin de Semana" irratsaioari eskainitako elkarrizketan Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak aitortu duenez, EAEko hainbat udalerritan izandako ziztada-salaketengatik "kezkatuta" daude.

Dena dela, gertaera horiek "zuhurtziaz eta zorrotasunez" aztertu behar direla gaineratu du, emakumeen askatasunerako muga izan ez daitezen. Horien gainean informatu behar dela esan du, baina "emakumeen askatasuna mugatu dezakeen beldurra zabaldu gabe".

Landaidak gogoratu duenez, jaia ez da inoiz eraso baterako aitzakia izango, "ez dago justifikaziorik", eta gizarteari "inplikatzeko" eskatu dio, arazo honekin bukatzeko. Zentzu horretan, "gizonetan fokua jartzeko" eskatu du, emakumeen aurkako indarkeriari amaiera eman diezaiogun.   

Etengabeko erasoak

Festak hasi zirenetik, 112 emakumek salatu dituzte ziztadak Baionan. Villabonan eta Zierbenan ere jaietan dira, eta ziztadak sentitu izana salatu dute bart hainbat emakumek. Atzo protesta egin zuen mugimendu feministak Algortan, eta salaketa bat ikertzen ari da Ertzaintza Zarautzen.

Albisteak (1)

Audioak (1)