osasuna
Tximino-baztangaren aurkako txertoa jartzen hasi da Euskadi
eitb media
Euskadik 141 dosi jaso ditu, eta banaketa biztanleriaren eta kasu kopuruaren arabera egin da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal Autonomia Erkidegoa tximino-baztangaren aurkako txertoa jartzen hasi da. Osasun Sailak jakinarazi duenez, 141 dosi ditu.
Covid-19aren oso desberdina den txertaketa kanpaina honetan, EAEk jarraitzen die Osasun Publikoaren Batzordeak tximino-baztangaren egungo agerraldiari aurre egiteko onartutako gomendioetan jasotako irizpideei.
Osakidetzak 141 dosi jaso ditu, biztanleriaren eta kasu kopuruaren arabera. Lurralde historikoen arteko banaketa biztanle kopuruaren arabera egiten ari da: 80 dosi, Bizkaian (% 57); 46, Gipuzkoan (% 33) eta 14, Araban (% 10).
Txertoa jartzeko, populazio hautagarriaren erakartze aktiboa egiten ari dira. Osakidetza zuzenean jartzen da harremanetan irizpideak betetzen dituzten pertsonekin.
Osasun Sailak infekzioa prebenitzeko deia berretsi du, eta, horregatik, txertaketari buruzko informazioa ematen duen azalpen-atal bat garatu da webgunean, bai eta aplikazio-irizpideak, txertoa nola eskuratzen den eta izan ditzakeen ondorioak ere. Euskadik tximino-baztangak eragindako 85 infekzio kasu identifikatu zituen uztailaren 28ra arte.