Lan istripua
Kamioilari bat hil eta beste bat zauritu da Elgoibarren, kamioi bat AP-8tik N-634 errepidera amildu ostean
E. G. | EITB MEDIA
Ezbeharra 02:00etan jazo da. Zendutakoa, 61 urteko gizonezkoa, kopilotu zihoan kamioian.
61 urteko gizon bat hil eta 45 urteko beste bat zauritu da bart AP-8 autobidean Elgoibarren (Gipuzkoa) eta Irungo noranzkoan gertatutako istripu larri batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biak atzerritarrak dira.
Autobidetik zihoan kamioi artikulatu bat bidetik atera da 02:00etan, eta N-634 errepidera erori da.
Segurtasun Sailak ohar batean zehaztu duenez, kamioian bi pertsona zihoazen, eta biak iraulitako ibilgailuan harrapatuta geratu dira. Ertzaintza, suhiltzaileak eta bi anbulantziako osasun langileak bertaratu dira. Bi lagunak erreskatatu ondoren, kopilotu zihoan pertsona hil dela egiaztatu du osasun taldeak; gidaria, berriz, Donostiako Ospitalera eraman dute.
LAB sindikatuak salatu duenez, aurten Euskal Herrian hil den 49. langilea da honakoa.
¿ Lan heriotzen sarraskiak ez du etenik. Urteko 48 eta 49. lan hildakoen berri izan dugu #PrekaritateaHiltzailea
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) August 9, 2022
¿ Oreretan, langile bat hil da aldamiotik erorita
¿ Elgoibarren, garraiolari bat zendu da AP-8 autobidean, eta beste bat larri zauritu
Laster informazio gehiago pic.twitter.com/B3c7F9FRgK
Langileak istripua izan duen kamioia bidetik kentzen. Argazkia: EFE
Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafiko Unitatea istripu larri horren nondik norakoak ikertzen ari da.
¿¿ #Istripularria #Ap8 Pk 69 #Elgoibar-en Irungo norantzan. Kamioi bat #N634-ra erori da.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) August 9, 2022
¿¿ Accidente grave en #Ap8 Km 69 #Elgoibar sentido Irun. Un camión ha caído a la #N634.
011 ¿¿#Uda22 #Trafikoa pic.twitter.com/RFgaFzRqwX