Bizkaia
Bederatzi ibilgailu kiskali dira gaur goizaldean Mundakan
Agentziak | EITB MEDIA
Ertzaintza gertaeraren nondik norakoak ikertzen ari da, eta ez du baztertzen inolako aukerarik, suteak nahita eragindakoak izatea barne.
Bederatzi ibilgailu kiskali dira gaur goizaldean Mundakan (Bizkaia), baina ez da inor zauritu, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
01:00ak aldera, Basamortu kalean aparkatuta zeuden bost ibilgailuk su hartu dute, eta handik gutxira gauza bera gertatu da Mundakako saihesbidean (BI2235) aparkatuta zeuden beste lau ibilgailurekin. Kiskalitakoetatik gertu zeuden autoek ere kalteak izan dituzte.
Ertzaintza gertaera hori ikertzen ari da, eta ez du baztertzen inolako aukerarik, suteak nahita eragindakoak izatea barne.