Itxi

Nafarroa

Tafallako jaietan izandako hiru ziztada ikertzen ari da Foruzaingoa

Agentziak| EITB Media

Leer en Castellano

Lehen informazioaren arabera, ziztadetako bat kalean gertatu zen, eta beste biak, establezimendu pribatuetan.

Foruzaingoak ikerketa ireki du hiru emakumek Tafallako (Nafarroa) jaietan salatutako beste hainbeste ziztadengatik.

Poliziaren iturriek EFE albiste agentziari jakinarazi dionez, hiru emakumeak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte sumisio kimikoaren frogak egiteko. 

Aurreneko datuen arabera, ziztadetako bat kalean gertatu zen, eta beste biak, establezimendu pribatuetan