Itxi

GIPUZKOA

ELAk Zestoako alkatea salatu du langileen greba eskubidea urratu duela egotzita

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Herriko jaien zezen plaza muntatzeko lanak Udal Brigadari dagozkio, eta lan horiek greban dagoen brigadako buruak gidatu behar ditu. Sindikatuaren arabera, Udalak Eusko Jaurlaritzako Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko Sailburuak emandako gutxieneko zerbitzuen inguruko agindua urratu du.

Jaietako zezen plaza muntatzeko lanak. Argazkia: ELA.

ELA sindikatuak Zestoako alkatea eta beste hainbat herritarren aurkako salaketa jarri du Lan Ikuskaritzan, Udalak "langileen greba eskubidea urratu" duela argudiatuta.

Sindikatuaren arabera, uztailaren 13tik, Udaleko behin-behineko langileak greban daude, eta Udalak Eusko Jaurlaritzako Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko Sailburuak emandako gutxieneko zerbitzuen inguruko agindua urratu du.

Irailean izango diren Zestoako jaietako zezen plaza muntatzeko lanak Udal Brigadari dagozkio, eta lan horiek greban dagoen brigadako buruak gidatu behar ditu. ELAk salatu du, aurten, muntaketa lan horiek zezen zale elkartea burutzen ari dela herriko alkatearen laguntzarekin, eta ondorioz, langileen greba eskubidea urratu dutela.

ELAk Zestoako Udalari hausnartzea eta atzera egitea eskatu dio.