Trafikoa
Auto-ilarek trafiko mardula eragin dute beste egun batez Irun inguruan
EITB Media
Aurreko egunetan bezala, arratsaldeko lehen ordutik auto-ilarak hasi dira bi tokietan, oporretara abiatu edo haietatik itzultzen diren ibilgailuei kamioiien ohiko trafikoa gehituta.
AP-8an, ostiraleko 20:00etan, 7,5 kilometrorainoko auto-ilarak zeuden Biriatuko ordainlekuan, Irunen, Frantziarako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Eitb.eus-i jakinarazi dionez. Zarauzko ordainlekuan, berriz, berriro agertu dira auto-ilarak gaueko 22:30ak aldera, egun osoan zehar trafiko mardula izan ondoren.
¿¿¿ #Autopilaketak #Ap8 Km 38 #Zarautz-ko bidesarian Baionako norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) August 19, 2022
¿¿¿ Retenciones #Ap8 Pk 38 en el peaje de Zarauz sentido Baiona.
¿¿ 011#Trafikoa #Uda22
Gainera, gaueko 21:30etan 6 kilometroko auto-ilarak zeuden A-1 errepideko 352 puntu kilometrikoan, Gasteiz parean, Irunerako noranzkoan.
¿¿¿¿ 6 km-tako #Autopilaketak #A1 Km 352 #Vitoria_Gazteiz-en Irungo norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) August 19, 2022
¿¿¿¿ 6 km de retenciones en A-1 Pk 352 en Vitoria-Gazteiz sentido Irun.
¿¿¿¿ 011
¿¿¿ https://t.co/8w4LDhaXEa#Uda22 #Trafikoa pic.twitter.com/4DOJHkLmtK
Kantauriko autobidean dabilen auto kopuru handiaren ondorioz, auto-ilarak sortu dira arratsaldeko lehen orduetatik. Eguerdian, 3 kilometrorainoko auto-ilarak zeuden Biriatun, eta auto-ilara horiek gero eta, orduek aurrera egin ahal, gero eta handiagoak dira.
Aurreko egunetan gertatu den bezala, Biriatuko auto-ilarak Bidasoako bigarren mailako errepideetako zirkulazioan eragina izaten ari dira, hala nola N-638, GI-636 eta GI-2134 errepideetan.
Bidasoaldea eta Oarsoaldea Donostiarekin lotzen dituzten Lurraldebuseko lineak biltzen dituen Ekialdebusek sare sozialetan jakinarazi du E20, E21, E25, E26 eta E28 lineak 15-20 minutuko atzerapenak izaten ari direla AP-8ko auto-ilarak direla eta.
Kolapsoa dela eta, Ekialdebus geltokiak eta ibilbideak aldatzen ari da. E25 lineako Euskal Herria etorbideko eta Larreaundiko geltokiak bertan behera geratu dira. Gainera, E28 lineak ezin duenez Irunera sartu, E28ko bidaiariak E25 lineako bisera pasako dira Amuten, Irunerantz jarraitu ahal izan dezaten. Bestetik, E28 linea hartu nahi duten bidaiariak hartzen ari da E26 linea Irungo geltokietan, Suhiltzaileak geltokiraino (Donostiarako norabidean) eramateko, han E28ko busa hartu ahal dezaten.