Gasteiz
Etxean bost ordu baino gehiago gotortuta eman dituen gizon bat atxilotu dute Gasteizen
EITB MEDIA
Alde Zaharrean gertatu da, Barnekale Berria kalean. Hustu egin behar izan dute gizona zegoen eraikina.
Gasteizko Alde Zaharrean, Barnekale Berria kalean hain zuzen, bere etxean bost ordu baino gehiago gotortuta eman dituen gizona atxilotu egin du Ertzaintzak, 19:45 aldera. Gizonak sutea piztu du eraikinean (kontrolpean dute), eta beste kalte material batzuk eragin ditu, 14:30etik aurrera.
Ertzaintza bost ordutik gora ibili da saiatzen gizona konbentzitzen, gotortuta egoteari utz ziezaion. Azkenean, eraikinean sartu dira, eta atxilotu egin dute gizona. Aizkora eta matxetea zituen aldean azken horrek.
Gotortuta izan den orduetan, hainbat kalte material eragin ditu atarian: gutunontzi batzuk apurtu ditu, argindarreko eta Interneteko kableak moztu ditu, objektuak bota ditu leihotik, eta zenbait ate eta sabai-leiho hautsi ditu.