Itxi

Zirkulazioa Gasteizen

Espainiako Vueltako astearteko etapa Gasteiztik irtengo da; nola eragingo dio zirkulazioari?

EITB MEDIA

Leer en Castellano

2022ko Espainiako Vueltako laugarren etapa Gasteiztik aterako da. Publizitate-karabana 12:00ak aldera hasiko da igarotzen, eta lasterketa 13:40ean hasiko da arabar hiriburuan. Etapa Guardian amaituko da, Arabako zati handia zeharkatuta.

Espainiako Vueltako etapa Gasteiztik irtengo da astearte honetan. Argazkia: EFE.

2022ko Espainiako Vueltako laugarren etapa Gasteiztik irtengo da astearte honetan, abuztuak 23. Etapa 13:40an hasiko da, baina publizitate-karabana 12:00ak aldera ekingo dio ibilbideari. Aurreikuspena da lasterketa 13:50ean ateratzea Gasteiztik. Etapa, gerora, Guardian amaituko da, Arabako zati handia zeharkatuta (153,5 kilometro izango ditu).

Etaparen irteerak Gasteizko zirkulazioari eragingo dio; Gasteizko Udalak azaldu du nola, eta jarraian zehaztuko dugu hori:

Zein ordutan izango dira indarrean zirkulazioari eragingo dioten neurriak? Gutxi gorabehera, 12:00etatik 13:50era.

Gutxi gorabehera 13:40tik 13:50era bitartean pelotoiak Gasteizen egingo duen ibilbide neutralizatua:

Mendizabaleko aparkalekua

Lasarteko atea

Elvira Zulueta

Gaztelako atea

Gasteiz hiribidea

Honduras

Forondako atea

N-622 errepidea.

Noiztik noiz arte izango da itxita ibilbide hori? Txirrindulariak igaro baino 10 minutu lehenago itxiko dute, eta lasterketa hiritik ateratzen denean irekiko.

Zein autobus-geltokiri eragingo die? 13:30etik 13:50era, geltoki hauek zerbitzurik gabe izango dira:

Lasarteko atea (L8)

Elvira Zulueta (L8)

Gasteiz hiribidea /Epaitegiak (L6)

Gasteiz hiribidea / Bastiturri (L1)

Gasteiz hiribidea,56 (L1)

Europa (L1)

Gasteiz hiribidea, 86 (L1)

Honduras kalea (L1)

Forondako atea, 24 (L4)

Forondako atea, 44 (L4)

Forondako atea, 64 (L4)

Taxi-zerbitzuari ere eragingo dio.

Nola eragingo dio tranbia-zerbitzuari? 13:20tik 13:50era bitartean, tranbiak eten egingo du zerbitzua Abetxuku eta Antso Jakitunaren kaleetako geltokien artean.

Non egongo da debekatuta ibilgailuak aparkatzea?

Abuztuaren 22ko (astelehena) 16:00etatik abuztuaren 23ko (asteartea) 15:00etara, debekatuta egongo da ibilgailuak aparkatzea kale hauetan:

Lasarteko atea (Mendizabala eta Maite Zuñiga kaleen artean).

Maite Zuñiga kalea, zirkulazioaren bi noranzkoetan (Lasarteko atearen eta Maite Zuñiga kaleko 2. zenbakiaren artean).

Mendizabaleko aparkalekua: debekatuta dago aparkatzea, eta bertara sartzea, abuztuaren 23ko (asteartea) 16:00etara.

Mendizorrotzako aparkalekua (Amadeo García de Salazar kalea): debekatuta dago aparkatzea, eta bertara sartzea, abuztuaren 23ko (asteartea) 16:00etara.

Kontuan izateko beste gomendio batzuk:

Lasterketaren aurretik eta irauten duen bitartean hainbat kale itxi egingo dituztenez, eragindako inguruetara ez hurbiltzeko eta beste kale batzuetatik joateko gomendatzen zaie gidariei.

Lehentasunezko zerbitzuak bete behar dituzten larrialdietako ibilgailuak ibilbidetik igaro ahalko dira, trafikoaren noranzkoan eta ahalik eta kontu handienaz, beti ere agintaritza-agenteek edo antolatzaileek kontrakoa adierazten ez badute.

Gasteiz atzean utzita, txirrindulariak Landarantz abiatuko dira, Opakua (2.kategoriakoa), eta Herrera 3. kategoriakoa) mendateak igotzeko, Guardian kokatutako helmugara jaitsi baino lehen.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)