TRAFIKOA
Auto-ilarak daude Ap-8an Biriatun, Baionako noranzkoan, eta A-1ean Gasteizen, Irunerako bidean
EITB MEDIA
Askorentzat udako oporrak amaierara heldu dira, eta asteburu honetan zehar etxera bueltatuko dira, errepideetan dauden ibilgailu kopurua nabarmen areagotuta.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 10 kilometrotako auto-ilarak daude Biriatun, Baionako noranzkoan.
Halaber, Gasteizen, A-1ean, N-622ko lotunean, 8 kilometrotako auto-ilarak zeuden arratsaldeko 16:30ak aldera Irunerako bidean.
¿ ¿¿¿¿ 8 Km-tako #Autopilaketak #A1 Km 352 #Vitoria_Gasteiz-en Irungo norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) August 26, 2022
¿ ¿¿¿¿ 8 km de retenciones en A-1 Pk 352 Vitoria-Gasteiz sentido Irun.#Uda22 #Trafiko
Askorentzat udako oporrak amaierara heldu dira, eta asteburu honetan zehar etxera bueltatuko dira, errepideetan dauden ibilgailu kopurua nabarmen areagotuta.
Istripu larria Irunen
Bestalde, 18:20ak aldera, istripu larria jazo da Irun erdialdean; emakume bat hil da motozale batek harrapatuta. Hori dela eta, Gi-636 errepidean zirkulazioa eten dute, bi noranzkoetan.
Azken informazioa: ¿¿¿ #Istripularria #Gi636 Km 16 #Irun-en . Errepidea itxita norantza bietan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) August 26, 2022
Ultima información :¿¿¿ Accidente grave #Gi636 Pk 16, #Irun. Carretera cortada en ambos sentidos #Trafikoa
¿¿ 011