TRAFIKOA
Hainbat kilometrotako auto-ilarak daude Biriatuko mugan
EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA
Eguerditik aurrera hasi da arazoak sortzen itzulera operazioa euskal errepideetan. 17:00etatik 23:00etara espero dira arazo gehien Biriatun.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Egun korapilatsua izan da gaur ere euskal errepideetan. Abuztuko azken asteburua izaki, oporren amaiera da askorentzat eta milaka pertsona itzuli dira etxera.
Goiza lasaitasunez hasi bada ere, 12:00ak pasatxoan 5 kilometroko auto-ilarak sortu direla Biriatuko mugan jakinarazi du Trafiko zuzendaritzak, eta 7 kilometrora igo dira 13:30ean eta berriz ere 5 kilometrokoak izatera itzuli dira 18:30 aldera. Iluntzeko 21:30ak alderako, pilaketak 4 kilometrokoak dira.
Atzo 9 kilometroko auto-ilarak zeuden 23:00ak aldera puntu horretan (03:00ak aldera itzuli da egoera normaltasunera), eta egunean zehar 13 kilometrokoak ere izan ziren noizbehinka. Horrek arazoak eragin zituen bai AP-8ko puntu horretan baita inguruetan ere.
¿¿¿ 7 Km-ko #Autopilaketak #Ap8 Km 0 #Irun-en Baionako norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) August 27, 2022
¿¿¿ 7 Km de retenciones en Ap-8 Pk 0 Irun sentido Baiona.
¿¿ 011#Uda22 #Trafikoa
Bestalde, 19:00ak aldera, 2 kilometroko auto-ilarak zeuden A1ean, Lopidana parean (352 kilometro-puntuan, Gasteizen), Irungo noranzkoan.
Gainera, Zarauzko ordainlekuan ere ilarak izan dira goizean zehar Irunerako noranzkoan, baina 14:30ak aldera amaitutzat eman dira.
¿#Autopilaketak AMAITUTA #Ap8 Km 38 #Zarautz-ko bidesarian Irungo norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) August 27, 2022
¿Retenciones FINALIZADAS en Ap-8 Pk 38 peaje de Zarautz sentido Irun.
¿¿ 011#Uda22 #Trafikoa
Irungo Udala haserre
Hain zuzen ere, kexa gogorra azaldu zuten atzo Irungo Udaleko talde guztiek eta erakunde eskudunei neurriak hartzeko eskatu zieten adierazpen instituzional batean. Izan ere, hirian bizi den egoera "jasangaitza" dela salatu zuten, 10 egun baino gehiagotan 10 kilometroko auto-ilarak jasan baituzte.
Ezbehar larria ere izan zen atzo, gainera, Irunen: 54 urteko emakumea hil zen 22 urteko motozale batek harrapatuta.
Iaz itzulera nahiko mailakatua izan zela adierazi zuen Trafiko zuzendaritzak. Orduek aurrera egin ahala ikusiko da aurten nolakoa izango den.
Gomendioak
Bidaia irten aurretik errepideen egoera kontsultatzeko gomendatzen du Eusko Jaurlaritzak: 011 telefono-zenbakian (24 orduko arreta), trafikoa.euskadi.eus webgunean, TrafikoaEJGV aplikazioan edo @TrafikoaEJGV Twitter kontuan.
Horrez gainera, ondorengo gomendioak kontuan izateko eskatu du:
· Ibilgailua ondo dagoela ziurtatzea.
· Otordu oparorik ez egitea, logura saihesteko, eta alkoholik, drogarik edo gidatzean eragina izan dezakeen botikarik ez kontsumitzea.
· Abiadura trafikoaren eta errepidearen inguruabarretara egokitzea, eta beti jarraitzea Ertzaintzako agenteen aginduak.
· Segurtasun-tarteak errespetatzea.
· Atseden hartzea bi orduz behin edo 200 kilometroz behin.