Larrialdi klimatikoa
Bardea larrialdi eremu izendatu dute Esako urtegian gero eta ur gutxiago dagoelako
AGENCIAS | EITB MEDIA
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, Esako urtegia urik gabe geratuko da irailean aurrez euri nahikorik egiten ez badu. Egun, urtegiaren edukieraren % 20 dago beteta.
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak larrialdi eremu izendatu du Bardea, Esako urtegian gero eta ur gutxiago dagoelako. Egun, bere edukieraren % 20 dago beteta.
Erakunde horrek ohartarazi duenez, urtegia urik gabe geratuko da irailean, aurrez euri askorik egiten ez badu behintzat. Gauzak horrela, "ureztatze kanpaina inoiz baino lehenago bukatu beharko da aurten", erantsi du Ramon Luqez Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Esplotazio arduradunak.
Itoizko erreserba, berriz, bere edukieraren % 43an dago, "normalean baino okerrago, baina Esakoa baino hobeto", erantsi du.
Bestalde, Eugiko, Allotzeko eta Urdalurreko urtegien egoera normala da: edukieraren % 60 daude beteta.
Esako urtegia, airetik ikusita. Argazkia: EFE