TRAFIKOA
Auto-ilara luzeak AP-8an, Biriatun, Baionarako noranzkoan
EITB MEDIA
Aurreko egunetan bezala, itzulera-operazioan dauden ibilgailuen ugaritzeak ilarak eragin ditu euskal errepideetan.
11 kilometroko auto-ilarak izan dira astearte honetan AP-8 autobidean, Irunen, Baionarako noranzkoan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Azken egunetan, itzulera operazioa dela eta, egunero izan dira pilaketak puntu horretan eta arratsaldeko 21:00etan, adibidez, 8 kilometrokoak ziren ilarak Baionako noranzkoan.
¿Azkeneko #Informazioa : 10 Km-tako #Autopilaketak ¿¿¿¿
— Trafiko (@trafikoaEJGV) August 30, 2022
¿Última información: 10 Km de retenciones ¿¿¿¿
¿¿011#AP8 #Irun#Uda22 #Trafikoa
Bestalde, goizean, kamioi bat irauli da N-622 errepidean A-1erako sarbidean, Gasteizen eta Irunerako noranzkoan, eta, ondorioz, sarbidea erabat itxi behar izan dute, eta trafikoa beste bide batzuetatik bideratu.
Istripuak are gehiago zaildu du egoera inguru horretan, auto-ilarak baitzeuden istripua gertatu aurretik ere.
Zirkulazioa 18:00ak aldera bueltatu da normaltasunera inguru horretan, kamioia erretiratu eta errepidea berriro zabaldu dutenean.
¿¿¿¿¿ #Autopilaketak AMAITUTA #Vitoria_Gasteiz-en, #A1 eta #N622-ko loturan Irungo norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) August 30, 2022
¿¿¿¿¿ Retenciones FINALIZADAS en Vitoria-Gasteiz, en el enlace de A-1 con N-622 sentido Irun.
¿¿¿¿ 011
¿¿¿ https://t.co/8w4LDhaXEa#Uda22 #Trafikoa pic.twitter.com/YecOyaQyTV