Itxi

garraio publikoa iruñean

Berritasunak Villavesaren zerbitzuan: tarifen jaitsiera eta eskariaren araberako geldialdiak emakumeentzat

A. S. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Irailaren 1etik aurrera, aldi baterako % 30eko beherapena aplikatuko zaie Iruñeko Eskualdeko Hiri Garraioaren tarifei.

Villavesa autobusa, Iruñean. EITBren artxiboko argazkia.

Uda amaitzen ari da, eta irailaren 1etik aurrera Iruñerriko Hiri Garraioa neguko ordutegira itzuliko da. Berrikuntza nagusien artean, tarifen merkatzea eta eskaeraren araberako geldialdiak hedatzea nabarmendu dituzte.

Ordutegiak eta maiztasunak, sareko posteetan eta markesinetan ez ezik, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean (www.infotuc.es) eta 'Tu Villavesa' app-an ere kontsulta daitezke.

Neguko ordutegiaren itzulerarekin batera, 2022ko irailaren 1etik abenduaren 31ra arte, Espainiako Gobernuaren laguntzak aplikatuko dira, eta horrek % 30eko beherapena ekarriko du TUCen egungo tarifen gainean, txanpon-tituluei eta aldi baterako tituluei dagokienez.

Zerbitzutik zehaztu dutenez, ez dira barnean sartuta egongo abonuekin edo bidaia anitzeko txartelekin ordaintzen ez diren txartel edo tiket arruntak.

Hauek dira tarifa berriak:

Txanpon tituluak (garraio-txartelaren bidezko ordainketa)

Eguneko tarifa orokorra: 0,51

Gaueko tarifa orokorra: 0,74

B eta E tarifa bereziak

- 65 urtetik gorakoak: 0,24

- Desgaitasuna duten pertsonak: 0,24

Tarifa berezia

- Familia ugarietako kideak: 0, 36

- Gizarte bazterkeriako egoeran dauden pertsonak: 0,12

Aldi baterako tituluak (garraio txartel bidezko ordainketa)

30 eguneko tarifa orokorra: 21,84

J motako tarifa berezia 30 egunekoa (gaztea, 30 urte artekoa barne): 17, 50

C motako tarifa berezia 30 egunekoa (Familia ugariak): 15,40

Eskaeraren araberako geldialdiak, emakumeentzat

Gainera, emakumeen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko asmoz, eskualdeko hiri-garraioaren gaueko linea guztietara zabalduko da bakarrik edo taldean bidaiatzen duten emakumeei zuzendutako eskariaren araberako tarteko geldialdien sistema.

Zerbitzutik zehaztu dutenez, jaisteko balio du soilik, eta emakumeek baino ezin dituzte eskatu eta erabili. Zerbitzu hori erabili nahi duen orok autobusera igotzen direnean esan beharko diote gidariari, edo gutxienez bi geltoki lehenago abixatu. Gidariari noiz jaitsi nahi dute esan behark diote.

Era berean, aurreko serlekuetan eseri beharko dute, geldialdia zerbitzuan erabili ohi diren beste geldialditik gutxienez 50 metrora egon beharko du, eta aurreko atetik atera beharko dute, mugikortasun murriztua duten emakumeek izan ezik, horiek arrapala erabili ahal izango baitute.