Kargatzen...
Itxi

sutea Bizkaian

Itzali egin dute Zallako sutea

eitb media

Leer en Castellano

Sutea 07:00ak aldera berpiztu da, eta orduotan Suhiltzaileek amaitutzat ematen dute.

Zallako sutea. Bizilagun batek EITB MEDIAri bidalitako argazkia.

Astearte honetan, Zallako (Bizkaia) Las Pedrajas auzoan piztu den sutea itzalita dagoela jakinarazi du Ertzaintzak, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Arratsaldeko bostak aldera piztu zen atzo, eta gauerako, sugarrak itzalita gelditu ziren. Gaur goizean, ordea, 07:00ak aldera berpiztu egin dira sugarrak, eta sua itzaltzeko lanei berrekin diete Suhiltzaileek. 

08:45ean, sua kontrolpean izatea lortu dute eta, gerora, badaezpada, suhiltzaile-talde bat egon da bertan. Orduotan Suhiltzaileek sutea amaitutzat eman dute. 

Sugarrek ez dute kalte pertsonalik eragin eta ez dira jendea bizi den guneetara zabaldu, baina BI-3651 errepidea moztu behar izan zuten atzo.

Galeriak (1)