Istripua
89 urteko gizon bat hil da, gidatzen zuen autoa irauli ostean, Otsondon
Agentziak | EITB Media
09:30 ean gertatu da istripua N121B errepidean Foruzaingoak berri ema nduenez. Urdaxko bizilaguna helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, baina hil egin da.
89 urteko gizaseme urdaxtar bat hil da asteazken honetan, Otsondoko mendatean, Baztanen, gidatzen zuen autoa bidetik atera eta irauli zaionean.
Foruzaingoak berri eman duenez, 09:30ean gertatu da istripua, N121B errepideko 63. kilometroan.
Gizona helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, baina hil egin da. Foruzaingoa gertatutako ikertzen ari da.
Elizondoko Foruzaingoaren patruila bat, suhiltzaileak eta osasun arretarako lantalde bat bertaratu dira.