Itxi

NAFARROA

Bi pertsona ikertzen ari dira Mendabian, 193 eta 187 kilometro orduko abiaduran gidatzeagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gidarietako batek positibo eman du alkohol proban. Ondorioz, 500 euroko isuna jaso du, eta lau puntu kendu dizkiote.

Foruzaingoak bi gidariren gaineko ikerketa abiatu du Mendabian (Nafarroa) 193 eta 187 kilometro orduko abiaduran gidatzeagatik.

Agenteek adierazi dutenez, bi gidariak, biak Errioxakoak, kontrol batean gelditu dituzte. Horietako batek, bi adingaberekin zihoanak, positibo eman du alkohol proban.

0,40ko alkohol tasa izan du eta, beraz, 500 euroko isuna jaso du, eta lau puntu kendu dizkiote.