Itxi

TRAFIKOA

Arlabango portua itxita egongo da urriaren 12ra arte errepidean egiten ari diren lanengatik

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Urriaren 12ko 20:00ak arte ibilgailuek eta txirrindulariek ezingo dute bertatik igaro.

Arlabango portua, izoztuta. Artxiboko argazkia: Iñaki Jauregi Bidaburu

Gaurtik hasi eta urriaren 12ra arte itxita egongo da Debagoiena eta Gasteiz lotzen dituen Arlabango portua (GI-627). Bidea egonkortzeko lanak hurrengo asteazkenera arte (20:00ak) luzatuko dira.

Dena dela, moztutako errepide zatiaren barruko joan-etorriak baimenduta egongo dira.

Gainerakoan, AP-1 errepidea edo GI-3310 errepidea (Eskoriatzatik Leintz Gatzagara) erabiltzea gomendatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak.