Kargatzen...
Itxi

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Suizidioaren prebentzioa, kaleratzeak Siemens Gamesan eta Euskadi Literatura sariak

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Hezkuntzak

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 13, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Suizidioaren prebentziorako estrategia: Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak "Hezkuntza-eremuan jokabide suizidaren prebentzioa, esku-hartzea eta posbentzioa egiteko Estrategia" aurkeztuko du.

Kaleratzeak Siemens Gamesan: Multinazionalaren zuzendaritza eta sindikatuak enplegu mahaian batzartuko dira gaur, Zamudion (Bizkaia), iragarritako kaleratzeak aztergai. Sindikatuek, balizko akordioa adosteko, "kaleratze traumatikorik" ez egotea eskatzen dute; enpresaren helburua da "nahita ez diren kaleratzeak gutxienera murriztea".

- Euskadi Literatura sariak: Eusko Jaurlaritzako Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Euskadi Literatura sarietako lehen hiru irabazleak iragarriko ditu.