NEGUKO ORDUTEGIA
Ordu aldaketa, gaur
EITB MEDIA
03:00etan, erlojua ordubete atzeratuko da neguko ordutegiari bide emateko, beraz, bihartik aurrera ordubete goizago argituko du, eta ordubete goizago ilundu.
Urriko azken larunbatean ordua aldatu beharko da neguko ordutegira egokitzeko. Hala, erlojua ordubete atzeratuko da urriaren 29tik 30erako goizaldean, eta 03:00etan 02:00ak izango dira.
Igandetik aurrera, hortaz, goizago argituko du egunak, eta, era berean, lehenago ilundu. Ordutegi aldaketa hori Europar Batasuneko herrialde guztietan egingo da, lanaldiko orduetan argi naturala aprobetxatzeko, nahiz eta neurri horrek eztabaida piztu duen azken boladan.
EBk estatu kideentzako ordu aldaketa ezarri zuen 2001ean. Geroago, 2018an, Europako Batzordeak ordutegi aldaketa bertan behera uztea onartu zuen, galdetutako 4,6 milioi europarren % 84arekin adostu ondotik.
2019an, Europako Parlamentuak berretsi egin zuen erabakia, eta urtebeteko epea ezarri zuen proiektua gauzatzeko. Ezinezkoa izan zen gauzatzea, eta 2021era atzeratu zen, gaurdaino, eta ordu aldaketak indarrean darrai.