Itxi

Iragarpena

Ezohiko giro beroak jarraipena izango du asteburuan

eitb media

Leer en Castellano

Hego haizeak gogor joko du eta baso-sute arriskua altua izango da igandera arte. Asteburua amaitzearekin batera, lehenengo euri tantak irits daitezke.

Agurain. Argazkia: Karmele Oria

Asteburuan aurreko egunetako joerari eutsiko dio eguraldiak, eta bero egingo du hego haizearen eraginez.

Larunbatean nobedade batzuk espero dira arratsalde partean; ordura arte, ildo beretik jarraituko dugu. Goizaldean berriz ere ohikoa ez den beroa izango dugu, eta tenperatura maximoak 28-30 ºC-ra iritsiko dira ipar partean. Zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi hodeiekin, baina ateri eutsiko dio. Arratsaldean, kostaldean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da bat-batean, nabarmen jaitsaraziko ditu termometroak, eta gauean, behe hodei batzuk ekarriko ditu, mendebaldera bereziki. Litekeena da eguneko tenperatura minimoak azken orduetan neurtzea. Baso sute arriskua altua edo oso altua izango da.

Igandean, aipagarriena, tenperaturaren jaitsiera izango da. Nabarmen jaitsiko dira tenperatura maximoak, eta ohikoagoak diren balioekin geratuko gara. Zeruan hodeiak ugaritu egingo dira, eta euri apur bat utz dezakete, batez ere mendebaldean eta arratsaldean. Haizea aldakor ibiliko da, ipar-osagaikoa nagusituz, ahul-bizi.

Gogoratu larunbat gauerdira arte alerta laranja dagoela baso sute arriskuagatik Kantuari isurialdean.

Astelehenetik aurrera, euria egiteko arriskua egongo da, eta asteartean tenperatura gorakada espero bada ere, asteazkenean beherantz egingo du eta euria itzuliko da ipar-mendebaldeko haizearekin batera.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eta bidali zure argazkiak.

Albisteak (1)