Itxi

Gipuzkoa

PSEk Alduntzin gaitzestea eskatu du, hondakinen planagatik

Erredakzioa

Denis Itxaso PSE-EEren Ingurugiro arduradunak salatu du egitasmoa "erraustegiaren eraikuntza galarazteko" eta "hauteskundeetarako denbora irabazteko soilik" egin dela.

Denis Itxaso PSE-EEren Gipuzkoako Ingurugiro arduraduna. Argazkia: EITB

Gipuzkoako PSE-EEk uste du "beharrezkoa" dela Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako ingurugiro diputatua "gaitzestea" eta haren kontra zentsura-mozioa aurkeztea zaborrak kudeatzeko plan berria "ez bada Batzar Nagusietatik pasatzen, hau da, Gipuzkoako gizartearen subiranotasunaren esku" uzten.

Horixe adierazi du gaur Denis Itxaso PSE-EEren Gipuzkoako Ingurugiro arduradunak. Gainera, aste honetan bertan Juan Carlos Alduntzin gaitzesteko ebazpen proposamena aurkeztuko dutela jakinarazi du. Aurreko astean ohartarazi zuten neurri horixe hartuko zutela hondakinak kudeatzeko egitasmoa ez zela bideragarria irizten bazioten.

Itxasok gaineratu duenez, Foru Aldundiaren plana ez bada Batzar Nagusien "iragazkitik" pasatzen, sozialistek PPren proposamena babestu eta Alduntzinen kontra zentsura mozioaren alde egingo dute.

PSE-EEren buruak bat egin du EAJrekin, eta Aldundiak atzo aurkeztu zuen egitasmoa "iruzurra" dela esan du, izan ere, erraustegiaren eraikuntza galarazteko" eta "hauteskundeetarako denbora irabazteko soilik" egin dela uste du.

Albisteak (2)