ILARGI EKLIPSEA
Non ikusi ahal da gaurko ilargi eklipse osoa edo odol ilargia?
AGENTZIAK | EITB Media
Ilargiak kolore gorria hartuko du, eta ez da 2025era arte errepikatuko. Dena dela, ez da Euskal Herrian ikusteko aukerarik izango.
Gaur, urteko azken ilargi eklipsea izango da, eta fenomeno astronomiko hori ez da 2025era arte errepikatuko.
Ilargi eklipse osoa Eguzkia, Ilargia eta Lurra lerrokatzen direnean gertatzen da. Lurraren itzalak Ilargia erabat estaltzen du, eta sateliteak kolore gorrixka hartzen du. Horregatik, odol ilargia ere deitzen zaio.
Ilargi eklipsearen faseak, Hego Koreatik ikusita. Argazkia: EFE
Eklipseak bi ordu inguru iraungo du, 13:17 arte, gutxi gorabehera.
Azaroaren 8ko ilargi eklipse osoa. Irudia: IGN
Ilargi eklipse osoa ez da Euskal Herrian ikusiko. NASAren arabera, Ipar eta Erdialdeko Amerikan, Ekuadorren, Kolonbian, Venezuelan eta Perun ikusi ahal izango da, baita Asian, Australian eta Zeelanda Berrian ere.