Itxi

trafikoa

Lesarriko tunela ireki dute, luizia konpontzeko lanak amaitu ondoren

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

AP-1 autobideko tunela ostegun arratsaldean itxi behar izan zuten Maltzaga eta Bergara artean, egituraren lur jausi txiki baten ondorioz.

Bergarako (Gipuzkoa) Lesarri tunela. Lekukoek sare sozialetan partekatutako irudia.

Berriz ireki dute AP-1 autobideko Lesarriko tunela, iragan osteguneko luizia konpontzeko lanak amaitu ondoren. Arratsaldean zehar, ingurua garbitzen aritu dira, eta igande gaueko 22:00ak aldera, garbi gelditu da, lanak amaituta.

Lesarriko tunela ostegun arratsaldean itxi behar izan zuten Maltzaga eta Bergara artean, Gasteizerako noranzkoan, azpiegituraren "estaldurako gune txiki baten lur jausi txiki baten" ondorioz.

Gipuzkoako Bidegi azpiegitura elkarteak jakitera eman zuenez, egun horretako 19:00ak baino lehentxeago, trafikoa 'bypass' bidez berrezarri ahal izan zen alboko tuneletik.