AURKIKUNTZA
Arangurenen egindako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsu baten berri emango dute gaur Chivitek eta Aranzadik
EITB MEDIA
Gongorako Jauregi Zaharrean egingo da aurkezpena 10:30ean, eta eitb.eus atariak zuzenean emango du.
Irulegiko aztarnategian (Aranguren bailaran) egindako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsu baten berri emango dute gaur Maria Chivite Nafarroako presidenteak eta Arantzadi Zientzia Elkarteak.
Gongorako Jauregi Zaharrean egingo da aurkezpena 10:30ean, eta bertan, Chiviterekin batera, Mattin Aiestaran Irulegiko aztarnategiko zuzendaria eta Manolo Romero Arangureneko alkatea izango dira.
eitb.eus atariak zuzenean eskainiko du aurkezpen ekitaldia.