Itxi

Hondakinen kudeaketa

Horrela geratuko da EAEko zabortegien mapa

E. G. | EITB Media

Leer en Castellano

Hondakinak kudeatzeko 2024rako ibilbide orri berria aurkeztu zuen atzo Jaurlaritzak. Horren arabera, Bizkaiko hiru zabortegi handitu (Igorre, Lemoa eta Mallabia) eta beste bi (Bilbo eta Bergara) berriro zabalduko dituzte eskariari aurre egiteko. Guztira, zortzi zabortegi izango ditu EAEk.

EAEko zabortegien mapa. Grafikoa: EITB Media

Duela urtebete onartutako Hondakinak Kudeatzeko Planak aurreikusitako balorazio azpiegiturak eraiki bitartean, 2030era arte sortuko diren beharrak asetzeko ibilbide orria aurkeztu zuen atzo Jaurlaritzak.

Horren arabera, hiru zabortegiren edukiera handituko dute; hirurak Bizkaian daude: Igorren, Lemoan (Bistibieta du izena) eta Mallabian (Betearte). Horrez gain, Bilbon, Artxandan, dagoen zabortegi zaharra eraberritu eta Epelekoa (Bergara) berriz zabalduko dute. Gainerakoan, beste hiru zabalik mantenduko ditu: Aizmendikoa (Astigarragan, Gipuzkoa), Zallakoa (Bizkaia) eta Gardelegikoa (Gasteiz). Guztira, bada, zortzi dira gaur-gaurkoz hondakin ez-arriskutsuak jasotzeko prest dauden instalazioak: 

Dena dela, asmoa da, apurka-apurka, zabortegi batzuk ixtea, eta horretarako, Jaurlaritzak egutegia ere zehaztu du. Hala, Beteartekoa (Mallabia) 2024an zarratuko dute, eta Epelekoa (Bergara), urtebete geroago. 2027rako eta 2030erako, hurrenez hurren, itxiko dituzte Bistibieta (Lemoa) eta Artxandakoa (Bilbo).

Albisteak (1)