TREN ZERBITZUA
Euskotrenen zerbitzua etenda egon da Errenteria eta Pasaia artean, zuhaitza erori delako katenariara
EITB MEDIA
Lasarte-Hendaia arteko E2 trenaren zirkulazioa etenda egon da 07:30etik 11:00ak aldera arte eta autobusez egin dute ibilbidearen zati hori bidaiariek.
Hiru ordu inguruz etenda egon da gaur goizean Lasarte eta Hendaia arteko Euskotrenen E2 linea, Errenteria eta Pasia artean zuhaitz bat katenariara erori eta gero.
Euskotrenetik 07:30 aldera eman dute ezbeharraren berri eta bidaiariak autobusez eramaten ari zirela Errenteriatik Pasaiara jakinarazi dute.
11:00ak aldera berrezarri da zerbitzua eta normalatasunera itzuli dira joan-etorriak.