Itxi

Black Friday

Black Fridayko eskaintza faltsuak identifikatzeko zenbait tresna

EITB Media

Leer en Castellano

Aplikazio hauekin, nahi duzun produktuak benetako beherapena duen jakingo duzu.

Argazkia: EFE

Ostiralean, hilaren 25ean, Black Friday merkealdi-eguna izango da, eta askok "pagotxak" bilatuko dituzte. Baina, kontuz: OCUk ohartarazi du hainbat markak prezioak igotzen dituztela aurreko asteetan, egun horretan beherapen handiagoak eskaini ahal izateko. Horren harira, eskaintzak benetakoak diren egiaztatzeko zenbait tresna dituzu hemen:

- Keepa

Gehienbat, Amazonen erabiltzeko da. Nahi den produktuaren esteka sartuz gero, prezioaren jarraipena erakusten du.

Webguneaz gain, aplikazioa ere eskuragarri dago bai Google Play-en eta bai App storen.

- Verificador de ofertas

Webgune honek nahi den produktuaren oraingo prezioa erakusten du, baita izan duen merkeena, garestiena eta batez bestekoa ere. Datu bakoitza dagokion datarekin ageri da, eta orain duen prezioak benetan beherapena duen jakiteko baliagarria da. Gainera, produktu horrek azken sei hilabeteetan izan duen prezioa erakusten du.

Bestalde, duela egun batzuk Ertzaintzak iruzurren biktima ez izateko aholku batzuk publikatu zituen.

EITB Dataren arabera, Hego Euskal Herriko biztanleen erdiek baino gehiagok Internet bidez egin ohi dituzte erosketak, eta Euskadik "auzoko" denden herena galdu du azken hamarkadan.