Itxi

Gabonak

Berrikuntzak eta haurrentzako eskaintza zabala Gasteizko Gabonetan

EITB Media

Leer en Castellano

Gasteizek gabonetako ekitaldiak azaroaren 26an hasiko ditu argiekin. Desfileak, izotz-pista, txirrista, argiak eta haurrentzako ekintza ugari izango dira 2022ko Gabonetan.

Argazkia: EFE

Gasteizko Udalak 2022ko gabonetarako ekitaldi ugari prestatu ditu adin guztietako jendearentzat. Azaroaren 26an hasiko dira gabonetako argiak piztearekin batera, eta urtarrilaren 8an amaituko dira jaiotzaren itxierarekin.

Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak bueltan

Olentzero eta Mari Domingi bi urteren ostean, abenduaren 24an, iritsiko dira haur guztiak alaitzera. Bikoteak etxeko txikienak jasoko ditu, galtzagorrien laguntzarekin, 10:00etatik 15:00etara udaletxean. Desfilea 18:00etan abiatuko da Iparralde gizarte-etxetik.

Errege Magoak, aldiz, urtarrilaren 5eko 11:00etan iritsiko dira hiriburura, eta 11:20 aldera, udaletxeko balkoi nagusian egingo dute agurra. Haurrek, bisitatu nahi izatekotan, 12:15etik 18:00etara izango dute aukera Goiuri Jauregian. Desfilea 19:00etan hasiko da Bilbao Plazan.

Florida parkean jaiotza, izotz-pista eta txirrista

Jaiotza abenduaren 2tik urtarrilaren 8ra egongo da ikusgai. Aurtengo berrikuntza nagusia haitzuloa da. Horrez gain, Olentzero eta Mari Domingiren etxea ikusteko aukera egongo da egun horietan zehar.

Kioskoaren inguruan, gabonetako izotz-pista eta txirrista egongo dira abenduaren 16tik urtarrilaren 8ra. Kirol ekimen gehiago egongo dira; Gimnasiaren nazioarteko eguna 17an, Gasteizko Maratoi Erdia 18an, eta San Silvestre Lasterketa 31n.

Haurrentzako eskaintza

Hegoalde Gizarte Etxean, Eguberrietako Haur Parkea egongo da abenduaren 26tik urtarrilaren 5era, salbuespenak salbuespen. 14 urtetik beherako haurrei zuzenduta dago, eta bertan, hezkuntza jarduerak, antzerki-ikuskizunak, tailerrak, teknologia berriak eta abar eskainiko dira.

Haurren Erakusketa egongo da Mendizorrotzako kiroldegian, abenduaren 27an hasiko dena Pica Pica eta El patio de mi casa filmekin. Gainera, bestelako ikuskizunak ere eskainiko dira hiriko areto eta antzokietan.

Kaleetako animazio musikala ugaritu egingo da aurten. Arabako Abesbatzen Federazioak 28 kontzertu eskainiko ditu Gabonetan zehar.