Kargatzen...
Itxi

Lehergailuak

Lehergailuak zituzten sei gutun azal atzeman dituzte azken astean, azaroaren 24tik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lehenengoa Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari bidali zioten, aurreko ostegunean. Azken orduetan, beste bost igorri dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lehergailuak zituzten sei gutun azal bidali dituzte azken astean espainiar Estatutako sei helbideetara, lehenengoa Moncloara, alegia, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari. Ukrainak Espainian duen Enbaxada, Instalaza Zaragozako armamentu enpresa, Torrejon de Ardozeko aire basea, Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroa eta Ameriketako Estatu Batuek Espainian duten Enbaxada izan dira gainerako jasotzaileak.

Ikerketaren lehen datuen arabera, bidalketak Espainiatik egin ziren, eta barruan "etxean egindako" lehergailu bat dute, "bat-bateko sugarra" eragiten duena, eta ez eztanda bat.

Hala baieztatu du Rafael Perez Barne Ministerioko Segurtasuneko Estatu idazkariak prentsaurreko batean, eta behin baino gehiagotan errepikatu du ikerketa atariko fasean dagoela, eta, beraz, zuhurtziaz jokatu behar dela egiletza aipatzen denean edo antzeko pakete gehiago egon badaitezke. Rafael Perezen arabera, gutun-azal marroiak dira, hainbat osagai berdin dituztenak, besteak beste, kaligrafia.

Albisteak (1)

Bideoak (1)