euskaraldia 2022
Euskaraldiaren balorazio positiboa egin dute koordinatzaileek
eitb media
Euskaraldiaren koordinatzaileak pozik agertu dira aurtengo parte hartzearekin eta bihartik aurrera hizkuntza-ohiturak aldatzen jarraitzeko dei egin die herritarrei.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskaraldiaren hirugarren edizioa amaierara iritsi da gaur, abenduak 2, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, eta Koordinazio Mahaiak "oso balorazio positiboa" egin du, jendartean finkatu eta egonkortu den ariketa soziala izan delako. Hala adierazi du Goiatz Urkijo Euskaraldiko koodrinatzaileak Gasteizko Artium Museoan eskaini duten prentsaurrekoan.
Parte hartze datuekin ere oso pozik agertu da Urkijo; hain zuzen ere, 161.099 pertsonak hartu dute Belarriprest ala Ahozibi izateko rola 15 egunotan. Aurtengo Euskaraldia, "benetako Euskaraldia" dela adierazi du, oraingoan herritarrek modu hausnartuan egin dutelako ariketa, beren helburuak lortzera bideratuta.
Bingen Zupiria Eusko jaurlaritzako bozeramaileak eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak urte hauetan euskararen normalizazioaren mesedetan eman diren aurrerapausuetan egin dute azpimarra.
Amonarrizek azaldu du, lau urteotan eman diren urratsei esker jendartean inoiz baino argiago ulertu eta txertatu direla Belarriprest eta Ahobizi rolak: "Urrats garrantzisuak eman ditugu rolen legitimiazioan". Alabaina, txapa eramatearen garrantzia azpimarratu du, euskaraz egiteko aukerak bistaratze aldera. Izan ere, aurreko urteetan baino jende gutxiagok jantzi omen du bereizgarria. Txapak ikusterakoan babestuta sentitzen garela eta estres linguistikoa murrizte dela diote Euskaraldiaren ikerketek.
Gauzak horrela, gure bizimoduan eta gizartean errotuta dauden ohiturak aldatzeko helburua duen ekimenarekin aurrera jarraitzeko dei egin die Euskaraldian parte hartu duten herritar eta erakundeei, bihartik aurrera ere hizkuntza-ohiturak aldatzen jarraitzeko.