IRUÑEA
Nafarroako Justizia Jauregia jendez hustu dute pakete susmagarri batengatik
O. A. | EITB Media
Alarma faltsua izan dela egiaztatu ondoren, 10:15 aldera, egoera normaltasunera itzuli da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian.
Pakete susmagarri batek alarma guztiak piztu ditu gaur goizean Iruñean eta, ondorioz, Nafarroako Justizia Jauregia jendez hustu dute. Lehen unean, susmoa eragin duen paketea isolatu eta eraikina kanpotik hesitu dute.
Espainiako Poliziako TEDAX eta Foruzaingoko artezilariak ere gerturatu dira balizko lehergaiak topatzeko.
Postaz iritsi den paketea aztertu ondoren, arriskurik ez dagoela egiaztatu dute.
Ordubete ingururen ostean, 10:15 aldera, egoera normaltasunera itzuli da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, eta lanera bueltatu dira.