Itxi

garraio publikoa

Arabak garraio publikoaren % 50eko deskontua mantenduko du 2023an

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Beherapenak BAT, BARIK eta MUGI txartelen erabiltzaileei eragingo die Alavabuseko linea guztietan eta eskualdeko garraioan.

Arabak garraio publikoaren % 50eko deskontua mantenduko du. Argazkia: EITB Media

Arabako Foru Aldundiak irailaren 1etik indarrean dagoen % 50eko beherapena mantentzea onartu du gaur, asteartea, Arabako eta Eskualdeko Garraioko lineatan. Neurri horrekin, familien egoera ekonomikoa "arintzea", garraio publikoaren erabilera sustatzea eta emisio kutsatzaileak murrizten laguntzea bilatzen da.

Aipaturiko deskontuak BAT, BARIK eta MUGI txartelen erabiltzaileei egingo die mesede Alavabuseko zerbitzu guztietan (Bilbo eta Iruñea arteko ibilbide luzeko linean izan ezik); eta landa-guneak haien erreferentziazko herriekin ala oinarrizko zerbitzuak dituzten herriekin lotzen dituzten Eskualdeko garraio-linea guztietan. Bestalde, txartel arrunten prezioak bere horretan mantenduko dira.

Gainera, Foru Gobernuaren Kontseiluak jakinarazi du Agurain eta Gasteiz arteko ibilbidea Alavabuseko 5.lineara gehituko duela, bi noranzkoetan, datorren martxoan.

Neurria sei hilabete barru berrikusiko da, hura luzatzera bultzatu duten baldintzak bere horretan jarraitzen duten ala ez ikusteko.