Kargatzen...
Itxi

Gabonetako zozketa

Ikusi eitb.eus-en zure zenbakiari saririk egokitu zaion

EITB Media

Leer en Castellano

eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du zozketa, eta erabiltzaileek zenbakiak eta sariak egiaztatu ahal izango dituzte bilatzailean.

Gabonetako loteriaren bolatxoak. Argazkia: EFE

EITBren eitb.eus webguneak Gabonetako loteriaren zenbakiak kontsultatu ahal izateko bilatzailea izango du (ezin baduzu bilatzailea ikusi, egin klik hemen). Horri esker, saririk egokitu zaizun edo ez kontsultatu ahal izango duzu. Idatzi zenbakia bilatzailean, gehitu jokatutako diru kopurua, eta zenbat tokatu zaizun jakingo duzu.

Era berean, zuzenean eskainiko dugu zozketa Madrileko Errege Antzokitik.

Aurtengo zozketak 2520 milioi euro banatuko ditu saritan. Euskaldunek 77,50 euro gastatu dituzte batez beste aurtengo zozketan. Nafarrek apur bat gutxiago gastatu dute: 57,64 euro.