Itxi

Gabonak

Kontsultatu hemen Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejiren ordutegiak, herriz herri

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hiri eta herri gehienetan larunbatean egingo dituzte kalejirak. Bilbotik, ordea, atzo igaro ziren.

Olentzero eta Mari Domingi. Argazkia: EITB Media

Abenduaren 23 eta 24an ibiliko dira Olentzero eta Mari Domingi Euskal Herriko herrietan zehar haurrak agurtzen eta horien gutunak jasotzen. Kalejiraren bat ikusteko asmoa izanez gero, hemen dituzu hainbat herritako ordutegiak eta ibilbideak.

ARABA

- Gasteiz: 18:00etan, Iparragirre Gizarte Etxetik Andre Maria Zuriaren plazaraino.

- Amurrio: 16:00etan, Juan Urrutia parkean hasi eta bukatuko da.

- Dulantzi: 18:00etan, Martxoak 8 plazatik kultur etxeraino.

BIZKAIA:

- Bilbo: Abenduaren 23an (ostirala), 18:00etan, Carlton Hoteletik Arriaga plazaraino.

- Barakaldo: 18:00etan, Gernikako Arbolatik San Vicenteraino.

- Santurtzi: 17:30ean, portuan hasi eta arrantzaleen kofradian bukatuta

- Portugalete: 11:00etan, hiriko erdigunetik

- Sestao: 11:30etik, Santa Maria elizatik, eta berriro ere 19:15ean, Kasko plazatik

- Getxo: 18:30ean, Venancio kaletik San Nikolas plazaraino.

- Zornotza: 18:00etan, Kalbario plazatik udaletxeraino.

- Mungia: 16:30ean, Landetxo Goikoa baserritik udaletxeraino.

- Sopela: 17:00etan, Larrabasterratik udaletxeko plazaraino.

- Bermeo: 17:00etan, Goiko Plazan.

GIPUZKOA

- Donostia: 18:00etan, Ijentea kaletik Boulevarreraino

- Errenteria: 18:15etan, Ereintza elkartetik, Herriko Enparantzaraino.

- Eibar: 11:30ean, Urkizutik Untzagaraino.

- Irun: 17:00etan, Alberto Angera plazatik San Juan plazaraino.

- Tolosa: 19:15an, zezen plazatik araba etorbideraino.

- Astigarraga: 11:00etan, Santiagomenditik jaitsiera.

NAFARROA

- Iruñea: 18:00etan Iturralde y Suit kaleko arte eskolatik.

- Barañain: 18:00etan Lakuatik udaletxeko plazaraino

- Etxarri Aranatz: 17:30ean

- Tutera: 18:00etan, San Nikolas plazatik Foruen plazara.