Itxi

delituak

Hiru pertsona atxilotu dituzte Gorlizen eta Zigoitian, etxeetan lapurretak egiteagatik

eitb media

Leer en Castellano

Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu guztira bi herrietan izandako lapurretetan, 21 eta 25 urte artekoak.

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Gorlizen (Bizkaia), familia bakarreko etxe batean lapurreta egiteagatik, eta beste bat Zigoitian (Araba), gisa bereko etxe batean lapurtzeagatik.

Gorlizko atxiloketen kasuan, ostiralean Ertzaintzak deia jaso zuen, bi ezezagun Gorlizko etxe bateko leihoa hausten ari zirela eta. Patruilak bertaratzean, ihes egin zuten, baina handik ordubetera aurkitu zituzten inguruko baso batean.

Polizia aurrekariak zituzten 21 eta 22 urteko atxilotuek, eta epailearen eskuetan jarri dituzte gaur.

Zigoitian ere ostiral arratsaldean izan ziren gertakariak. Kasu honetan, etxeetako lapurretei aurrea hartzeko zaintza lanetan ari zen Ertzaintzaren patruila batek pertsona bat ikusi zuen bizikletan, argirik gabe. Identifikatu bitartean jakin zuten agenteek inguruko etxe batean lapurreta egin berria zutela, eta gaztea susmagarri izan zitekeela frogatzen zuten zenbait ebidentzia aurkitu zituzten jarraian.

Atxilotua, polizia aurrekariak dituen 25 urteko gaztea, gaur goizean jarri dute agintari judizialaren eskuetan.