ISTRIPUA
Donostia eta Hernani arteko tren-zerbitzua etenda egon da Martutenen izandako harrapaketa baten ondorioz
EITB MEDIA
Adifeko iturriek sare sozialen bidez baieztatu dutenez, kaltetutako bidaiarientzat zerbitzua errepidez eman da. Arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera, normaltasuna itzuli da tren-zerbitzuan.
Renfek aldiriko trenen zirkulazioa eten du Donostia eta Hernani artean, Martutene parean baimendu gabeko pasagune batean pertsona batek izandako istripu baten ondorioz, EiTB Mediak jakin ahal izan duenez.
Tren-zerbitzua etenda dago Donostiatik Hernanira tartean, Andoaingo norazkoan eta kaltetutako bidaiariak errepidez bideratuko direla jakinarazi du Renfek.
Renfek Donostia eta Hernani arteko aldiriko trenen zerbitzua eten du astearte honetan, Martutenen, baimendu gabeko pasagune batean, pertsona bat harrapatu ondotik, EiTB Mediak jakin ahal izan duenez. Ezbeharra 12:30ak aldera gertatu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturrien arabera.
Adifeko (tren-zerbitzu hori ematen duen konpainia) iturriek sare sozialen bidez baieztatu dutenez, kaltetutako trenetako bidaiarientzako errepide-aldaketak jarri dituzte martxan. Arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera, normaltasuna itzuli da tren-zerbitzuan.